ie200715b

 

TANGRAMA

Page history last edited by Anonymous 2 yrs ago

'Tangram' (txinera: 七巧板, pinyin: qī qiǎo bǎn: "nire amonaren jokoa" edo "nere aitonaren jokoa") aintzinako txinatar joko bat da, emandako hainbat piezarekin figura ezberdinen siluetak sortzean datzana. Figurak sortzeko pieza guztiak erabiltzea beharrezkoa da. Pieza hauek tans izena dute eta 7 dira guztira:

*5 hiruki isoszele zuzen:

-2 txiki

-ertain bat

-2 handi

*karratu bat

*Paralelogramo erronboide bat

 

HISTORIA

 

Tangramaren jatorriaren inguruan informazio handirik ez egon arren, Song dinastia garaiko "yanjitu" altzairu jokotik datorrela uste da. Txinatar erregistro historikoek diotenez,altzairu jokoa 6 xafla laukizuzenek osatzen zuten hasieran. Beranduago, triangeluar xafla berri bat gehitu zitzaion joko honi eta jendeak 7 xafla hauek, xafla karratu handi batean ordena zitzakeen. Ming dinastia garaian hainbat aldaketa jasan zituen altzairu jokoak eta azkenik egurrezko blokedun jokoa bilakatu zen jolasteko helburuarekin.

 

Beste istorio batek dio txinatar emperadore baten zerbitzari batek, zeramikazko baldosa oso garesti eta hauskor bat zeramala. Zerbitzaria trebukatu eta baldosa apurtu zitzaion. Izututa, karratu bat eraikitzen saiatu zen zatiekin, baina ezin izan zuen. Honela konturatu zen hainbat figura sor zitzakeela zatiekin.

 

XVIII. mendetik aurrera, hainbat liburu txinatarren itzulpenak argitaratu ziren Europan eta Amerikan zeinetan Tangramaren arauak azaltzen ziren eta "txinatar buruhaustea" izena hartu zuen jokoak.Joko oso ospetsua bilakatu zen eta jende guztiak jolasten zuen: haurrek, helduek, pertsona arruntek eta zientzia eta arteetako pertsona ospetsuek besteak beste. Napoleon Bonaparte benetan tangramzale bikaina bihurtu zen Santa Helena irlara erbesteratua izan zenetik.

Tangram hitzaren jatorriaren inguruan hainbat aipaera daude: Hauetatik onartuenetako batek dio ingeles batek asmatu zuela "tang" kantoniar hitza (txinatar esan nahi duena) eta "gram" latindar hitza (idatzia edo grafikoa esan nahi duena) batzearen ondorioz. Tangram hitza,Thomas Hill-engatik (Harvard-eko presidentea izango zena) izan zen erabilia lehen aldiz bere "Geometrical puzzle for the youth" liburuan 1828an.

 

Egin daitezkeen figura kopuruari dagokionez, liburu europearrek liburu txinatarretatik kopiatu egin zituzten figura originalak, ehun bat zirenak. 1900. urterako figura berriak asmatuak ziren jada, 900 bat. Gaur egun, tangramarekin 16.000 figura ezberdin egin daitezke.

 

ERABILPENA

 

Gaur egun, tangrama ez da denborapasa moduan bakarrik erabiltzen, psikologian, filosofian eta batipat pedagogian ere erabiltzen da. Matematikako ikaskuntza arloan, tangrama bi dimentsioko geometriako kontzeptuak emateko eta arlo kognitiboa eta psikomotrizitatea garatzeko erabili ohi da.

Haur hezkuntzan, ondoko helburuekin erabil daiteke:

- Forma geometrikoen errekonozimendua

- Figura geometrikoen konposizio eta deskonposizio librea

- Irudi geometrikoen bira eta desplazamenduak egitea manipulatiboki

- Poligonoen perimetro noziora iristea

- Sormena lantzea formen eta eszenen bitartez.

 

 

__ARIKETAK__

 

 

 

 

BERE ERABILERARAKO ORIENTAZIO PRAKTIKOAK

 

- Gela bakoitzean hainbat joko eta material ezberdinetakoak egotea komenigarria da

 

- Plantilen ertzak ondo markatuak egon behar dute errotuladore lodiz

 

- Kartulinazko tangrama egin ezkero plastifikatu

 

- Hasieran tangrameko piezak ikasteko kolore ezberdinetako piezak egin daitezke

 

- Gutxinaka,kolorea kenduko da, 7 piezak kolore berdinekoak izanez

 

- Haur txikientzat irudi eta piezaklodiak izatea komeni da,manipulagarriagoak bait dira.

 

- Tangrama ordenatuta jaso

 

 

TANGRAMA NOLA ESKURATU

Gaur egun edozein jostailu dendatan edota denda espezializatuetan lor daitezke, material mota ezberdinetakoak eta merke merkeetatik garestiagoetara arte.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.